Google kalkulo orriak zuten "arazo" nagusietariko bat gelaxka ezberdinak aukeratzeko posibilitatearen falta zen. Jakinda Excelek aukera hau bikain egiten duela, googlera salto egiteko oztopo bat gehiagu genuen.
Azkenez googlek egoera hau konpondu du eta gaurkoraketa honen berri eman du.
Ondoan ez dauden gelaxkak aukeratzeko Ctrl tekla sakatu eta saguaren bitartez aukeratuko ditugu windows eta linux kasuetan. Mac erabiltze duzuenok Command delako tekla sakatu beharko duzue.
Kontutan izan behar dugu berrikuntza hau bakarrik dagoela eskuragarri kalkulu orri berriak aukera martxan baldin ba dugula, bestela ez dabil.
Kalkulu orri berriak martxan jartzeko konfigurazio atalean sartu eta Editing fitxaren barruan kalkulu orri berriak aukeratu. Aurretik egindako kalkulu orri guztiak ez dira gaurkoratuko, baina hemendik aurrera sortzen dituzun guztiak aukera hau eta beste asko izango dituzte.
